
2009-05-16 | 19:24:45
Mikel Olazabal ez da egongo Bigarren Mailako Banakako Txapelketaren Finalean
Tolosako Beotibar pilotalekuan 22-14 galdu du aresoarrak Beroizen aurka
Mikel Olazabalek galdu egin du Beroizen aurka 22-14 Tolosako Beotibar pilotalekuan. Beroizek 9 tanto sartu dizkio Olazabali sakez. Aresoarrak Beroizi bi bakarrik. Amaieran bi pilotariak nekaturik baldin bazeuden ere, batez ere Beroiz, "gehiago asmatu du" azken honek. Finala Argoteren aurka jokatuko du.
2009-05-12 | 13:39:04
Olazabalek Bigarren Mailako Txapelketako finalerdia larunbatean jokatuko du
Tolosako Beotibarren ariko da Beroizen aurka
Mikel Olazabal aresoarra eta Mikel Beroiz bigarren mailako pilotako buruz buruko finalerdia jokatuko dute, larunbatean arratsaldean Tolosan. Jaialdia 16:30ean hasiko da, Apezetxea eta Cabrerizo II.a lehenik arituz, gero Olazabal eta Beroizen artekoa eta bukatzeko, Capellan-Lasa III.a eta Mikel Goņi-Eulateren artekoa izanik. Jokin Argotek eta Asier Arrutik ostiralean jokatuko dute beste finalerdia.
2009-01-30 | 18:00:42
Gurasoek eta haurrek kalejira egin dute herrian
2009-01-22 | 11:40:06
Olazabalek Gonzalez ordezkatuko du etziko partidan Barriolarekin bikotea osatuz
Azkainekoak min hartu du belaunean
Olazabal eta Barriola pilotariek lehen aldiz bikotea osatuko dute Binakako Txapelketa Nagusian. Kasu honetan Mendizabal-Olaizola II.aren kontra ariko dira.
2008-12-08 | 11:05:17
Onsalo, Euskadiko Eliteko txapeldun berria
22-6 irabazi zion Andreuri Laudioko pilotalekuan
Jon Bengoetxearen bajarengatik jokatu zuen Onsalok finalerdia. Armendarizen aurka 22-3 irabazi zuen eta finala ere aise irabazi zuen Andreuren aurka. Eskuinkada ederrak eman zituen eta Andreuk ezin izan zuen aresoarrarekin.
2008-10-24 | 12:12:40
Eluseder Industrigunerako sarbidea inauguratu dute
Mikel Baraibar Aresoko alkatea izan da euskaraz mintzatu den bakarra
2008-10-20 | 18:48:52
Olazabalek 22-16 irabazi dio Bengoetxea VI.ari
Tolosako Beotibarren jokatu dute partida
Lau T'erdiko Txapelketako final hamaseirena jokatu dute Beotibarren eta aresoar gaztea leitzarraren aurrean gailendu egin da. Beraz, Bengoetxea txapelketatik kanpo gelditu da eta Olazabalek aurrera egingo du.
2008-06-14 | 17:46:01
Areso dagoeneko Uemako kide da ofizialki
Euskara nagusi izango den lurraldea aldarrikatzen ari dira gaur Azpeitian, Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen egunean.
Behe Bidasoako Hitzaren aurkezpen bideoa
Behe Bidasoako Hitza
Deialdiak
Udagaztea programazioa
TOLOSA, - 2009-07-01
Deialdiak
Udako liburutegia igerilekuan
TOLOSA, Usabal igerilekua - 2009-07-01
Datua
XX
Aurten XX. Joxean Tolosa pilota Txapelketa jokatuko da udan zehar Amezketako pilotalekuan.
Voith-Gorostidiko babes ofizialeko etxebizitzen zozketa egin dute
Tolosako Udalak Voith-Gorostidi eremuko babes ofizialeko etxebizitzen zozketa egin du. 572 eskatzaile izan dira (loteria-ontzian 727 bolatxo zeuden) eta 79 etxebizitza zozketatu dira.
Tolosa
Jasotako azken mezua:
2009-07-01
Ez diot zentzurik bilatzen Kantabria eta Errioxa Euskal Telebistan emateari? Zer dute horiek euskald...(+)
Tolosa
Uda garaiko beherapenak: krisi garaian gehiago aprobetxatuko dituzu edo gutxiago?
Jasotako azken mezua:
Ni ez naiz beherapenen zain egoten eta erosketetara joateko. Egunen batean, bueltatxoren bat egingo ...(+)
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.