
2006-05-10 | 12:52:30
hezkuntza
Haur, guraso eta eskolen arteko topaketak eginen dituzte, aurten Areson
Aresoko, Leitzako, Aranoko eta Goizuetakoak elkartuko dira egun osoko elkar ezagutza festan
Etzi eginen dute 7. Haur, Guraso eta Eskolen arteko topeketa, Areson. Egun guztian zeharreko ekintzak antolatu dituzte, Aresoko, Leitzako, Aranoko eta Goizuetako ume, horien guraso, orohar hiru herrietako eskolen inguruko (Aranon ez dago) jendearentzat, elkar ezagutzeko festa honetarako. Aitatu, lau herrietan lanean aritzen den Prebentzio Programak eta guraso elkarteek antolatzen dutela topaketa hau urtez urte. Urtero, txandaka, herri desberdinean egiten den festa da hau, aurten Areson egitea egokituz. 11:00etan hasi eta iluntzera arte zertan ibilirik ez da faltako, beraz, larunbatean, Aresoko txoko desberdinetan: jokoak, kalejira, bazkaria, ekitaldiak, txokolatada...
Etzi eginen dute 7. Haur, Guraso eta Eskolen arteko topeketa, Areson. Egun guztian zeharreko ekintzak antolatu dituzte, Aresoko, Leitzako, Aranoko eta Goizuetako ume, horien guraso, orohar hiru herrietako eskolen inguruko (Aranon ez dago) jendearentzat, elkar ezagutzeko festa honetarako.
Aitatu, lau herrietan lanean aritzen den Prebentzio Programak eta guraso elkarteek antolatzen dutela topaketa hau urtez urte. Urtero, txandaka, herri desberdinean egiten den festa da hau, aurten Areson egitea egokituz.
11:00etan hasi eta iluntzera arte zertan ibilirik ez da faltako, beraz, larunbatean, Aresoko txoko desberdinetan: jokoak, kalejira, bazkaria, dantzariak, antzerkia, txokolatada...
Festa honen helburua, "lau herrietako haurrak eta gurasoak jai giroan elkartzea" izateaz gain, "ikasleek egindako ekintzak gurasoei eta herritar orori erakustea" ere badela adierazi dute antolatzaileek; "eta noski kasu honetan Areso herria ezagutzea ere bai".
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.