Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Areso
2008ko abenduak 2, Asteartea

Azken ordukoak

2006-05-16 | 17:07:30

Areso "gustura" aritu da Euskal Herriko Txapelketako lehendabiziko saioan

Taldeko lau kide berriak hasier-ahasierataik sartu dira sokara, txapelketako tinua hartzeko

Taldea berrituta ekin dio Aresoko sokatira taldeak Euskal Herriko lur gaineko txapelketari eta larunbatean Berriatun jokatu zen 680 kiloko aurreneko jardunaldiari dagokionez «balorazio ona» egin dute: «Lehenbiziko tiralditik beretik taldeko kide berriei aukera emanez, tiraldi txukunak egin genituen». Lehendabiizko jardunaldian 3 puntu eskuratu zituen talde aresoarrak, hots, laugarren egin zuen, Nuarbek irabazi zuelarik.

Ez du erantzunik

2006-05-10 | 12:52:30

Haur, guraso eta eskolen arteko topaketak eginen dituzte, aurten Areson

Aresoko, Leitzako, Aranoko eta Goizuetakoak elkartuko dira egun osoko elkar ezagutza festan

Etzi eginen dute 7. Haur, Guraso eta Eskolen arteko topeketa, Areson. Egun guztian zeharreko ekintzak antolatu dituzte, Aresoko, Leitzako, Aranoko eta Goizuetako ume, horien guraso, orohar hiru herrietako eskolen inguruko (Aranon ez dago) jendearentzat, elkar ezagutzeko festa honetarako. Aitatu, lau herrietan lanean aritzen den Prebentzio Programak eta guraso elkarteek antolatzen dutela topaketa hau urtez urte. Urtero, txandaka, herri desberdinean egiten den festa da hau, aurten Areson egitea egokituz. 11:00etan hasi eta iluntzera arte zertan ibilirik ez da faltako, beraz, larunbatean, Aresoko txoko desberdinetan: jokoak, kalejira, bazkaria, ekitaldiak, txokolatada...

Ez du erantzunik

2006-04-05 | 16:40:29

Aresoko langile bat zendu da Madrilen (Espainian), maneiatzen ari zen garabiaren besoak zapalduta

Jose Ramon Aranalde da, 41 urtekoa eta 2 seme-alaben aita

Herenegun lan istripuz hil zen Jose Ramon Aranalde aresoarra, Madrilen (Espainian). Morata de Tajuña herrian, kare-fabrika bat eraisten ari ziren, bi egun zituzten horretan hasi zirela, artikulatutako garabi batez baliatuz. Hain zuzen ere, makina hori maneiatzen ari zen aresoar gizasemea, "oraindik ere argitzekoak dauden arrazoiengatik", garabiaren besoa hautsi eta kabinaren gainera eroriz, langilea bertan zanpatuta hil zelarik.

Ez du erantzunik

2005-12-28 | 13:57:50

Olentzeroaren desagerpenarekin zerikusia izan zuten bi guardia zibilei espedientea irekiko diete

Bizilagunek patrolaren matrikula idatzi ahal izan zuten eta datu hori 'funtsezkoa' izan zen

Ez du erantzunik

2005-11-15 | 16:24:54

Mikel Olazabal, DV pilota- ariketako finalaurrean da

Ikusgarrizko partidua jokatuta, 22 eta 15 irabazi du, Jauregirekin batera

Mikel Olazabalek, atzoko koadroetan Jauregi lagun duela, DV pilota sariketako finalaurrekoa jokatzeko txartela eskuratu zuen igandean Zegaman jokatutako partidua irabazita. 22-15 bukatu zuten Castillo-Argoteren aurka, ikusgarrizko partidua egin ondoren.

Ez du erantzunik

Jende ugari Paketoki elkarteak antolatutako ekitaldietan

2004-06-07 | 13:23:58

Jende ugari Paketoki elkarteak antolatutako ekitaldietan

Goizetik arratsaldera bitarte luzatu zuren elkartearen 25. urteurreneko ekitaldiak

Jende ugari bildu zen Paketoki elkarteakantolatutako ekitaldietara; 25. urteurrena betetzen zuela eta festa antolatu zuten atzorako. Hildako bazkideen aldeko mezaren ondoren hamaiketako eskaini zuten plazan; salda eta haragi egosia banatu zuten gerturatu ziren guztientzat. Ondoren, herriko gazteek pilota partidak jokatu zituzten; eguerdi partean elkartean bazkaria egin zen. 120 pertsona bildu ziren bertan.

Ez du erantzunik

Euskadiko Lur Gaineko Sokatira txapelketa hasiko da bihar

2004-06-04 | 12:43:49

Euskadiko Lur Gaineko Sokatira txapelketa hasiko da bihar

Lau modalitate desberdin izango dira; bihar Areson 640 eta 680 kiloko saioak egingo dituzte

Bihar emango zaio hasiera Euskadiko Lur Gaineko Sokatira txapelketari; lau modalitate desberdin daude: 560 kilokoa, 600ekoa, 640ekoa eta 680ekoa. Aresoko taldeak lauetan hartuko du parte. Bihar Areson, 640 eta 680 kiloko saioak egingo dituzte. Bi modalitate horietako finala, uztailaren 25ean izango da Azpeitian eta beste bietakoa, berriz, uztailaren 17an Laukizen.

Ez du erantzunik

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.